PROMETEUS
Gai honi buruz, nire iritzia ematen hasi aurretik, gomendagarria ikusten dut Prometeus bideoa ikustea, izan ere, bideo honek pentsarazten jartzen gaitu, bakoitzak bere iritzia izango duelarik.
Bideo honetan, teknologietan eman diren bilakaera edo garapena ikusten da, eta etorkizun hurbila nolakoa izango den aurreiukusten da. Etorkizun hurbil hau internet moduan erakusten da, beste informatzeko eta komunikatzeko moduak desagertuko direlarik. Egia da, gaur egungo gizarteak antzinako gizartearekin alderatuz ez duela zerikusirik, hala ere, antzekotasun ugari ere baditu. Bideo honetan ikusten da, zelan paperezko egunkariak desagertuko diren, honekin batera irratia, telebista eta beste hainbat gauza ere, guztiak digitalak bihurtuko direlarik. Ez dut uste horrela izango denik, ez behintzat etorkizun hurbil batean. Baliteke hemetik urte gutxira aldaketa eta garapen izugarria ematea TTBBei dagokienez, baina paperezko egunkariak eta liburuak desagertzea zaila ikusten dut. Gainera badago jende ugari ordenagailuak maneiatzen ez dakiena. TTBBetan interesa piztea pixkanaka egin behar da, ezjakintasunak beldur izugarria ematen du eta. bideoan ikusi bezala dena digitalizatzen doa: ordenagailutik, hegazkineko billetea erosi, informazioa bilatu edo atzerriko pertsona batekin hitz egin dezakezu beste gauza batzuen artean. Ordenagailuak erosotasuna ematen digun heinean, beste hainbat gauza kentzen dizkigu, batez ere pertsonen arteko kontaktu fizikoa.
Aurrean aipatutako guztia dela eta, hezitzileok badugu gure papera. IKTak erabiltzen irakatsi behar diegu haurrei, hauek ezagutu ditzaten. Hala ere, nire ustez gure zeregin garrantzuenetariko bat alde txarrak erakustea da, egia da hauetan trebeak izan behar direla, baina beti mugak errespetatuz. Hau da, ezin dute ordenagailuaren aurrean bost ordu eman egunero, beste gauza guztiak (lagunekin egon, hitz egin, jolastu,...) baztertuko dituztelarik. IKTak eskaintzen dizkiguten abantailak ezagutu behar dituzte, baina beti alde etxarrak zeintzuk diren konsziente izanik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario