lunes, 16 de noviembre de 2009

BLOGAK HEZKUNTZAN???. ERABILERA EZBERDINAK

BLOGAK HEZKUNTZAN

Gaur irakaskuntzaren inguruan eraturiko blogak ikusteko aukera izan dugu. Horretarako irakasleak hainbat helbide eman dizkigu:

http://berbatik.blogspot.com/
http://goazen.wikispaces.com/HAUR+HEZKUNTZA
http://infantilmh.blogspot.com/
http://www.aulablog.com/component/option,com_jreviews/Itemid,217/

Egia esan, inoiz ez dut blogekin kontakturik izan, are gutxiago irakaskuntzari dagokionez. Hala ere, esan behar dut hezkuntzan oso erabilgarriak izan daitezkeela.

Interesgarria ikusten dut klase bakoitzak bere blog propio izatea, beti ere irakasleak eginda, izan ere, haur hezkuntzako haurrak txikiegiak dira honetan aritzeko.
Blogak gauza ezberdinak eta ineteresgarriak egiteko aukera ematen du.

Alde batetik, irakasleak eguneroko moduan erabil dezake, hau da, klasean landutako fitxak, jolasak, materialak, etab. eskegiz. Modu honetan, gurasoek jakingo dute euren seme-alabek zer lantzen duten. Kasu honetan, irakasle eta gurasoen arteko komunikazio hori indartuko da, naiz eta pertsonala ez izan. Gainera, haurrek etxean euren gurasoekin gelako bloga ikusteko aukera izango dute, eta haiei azaldu nola egin duten, arazorik izan duten…Beraz, guraso eta seme-alabaren arteko komunikazioa sustatzeko ere baliogarriak dira, eguneroko momentu goxo bat izango delarik.

Bestalde, irakasleen edota eskolen arteko informazioa elkartrukatzeko erabili daitezke. Eskola ezberdinen proiektu berritzaileak blogean agertu daitezke, eta hauek onak izanez gero, eskolan bertan aplikatu. Eskola guztiek parte hartzeko aukera izango dute, bakoitzak bere proiektua azalduko duelarik. Gainera aukera izango dute bideoak eta argazkiak eskegitzeko, beraz teorikoki azaldu ezean, praktikoki ere ikus daiteke.

Amaitzeko aipatu nahi dut, teknologia berriek indar handia hartzen ari direla gure gizartean. hau dela eta, haurrek kontaktu zuzena izan behar dute hauekin, txikitatik bada hobe.






No hay comentarios:

Publicar un comentario