viernes, 30 de octubre de 2009

INFORMAZIOAREN GIZARTEA



Informazioaren Gizarteari buruz hitz egiten hasi aurretik, bere definizioa eta historia ezagutzea ezinbestekoa ikusten dut, batez ere hurrengo lerroetan aipatuko dudana ulertu ahal izateko.

Termino hau 1970.urtean sortu zen, gizartearen funtzionamendua aldatu zenean. Hau da, garrantzia handia hartu zuenean informazioa sortzea, gordetzea eta baita manipulatzea ere. Honen adibidetariko bat internet dugu, izan ere, honen bidez edozein informazio edo datu elkartrukatu dezakegu. Hala ere, informazioaren gizartea ez da honetara soilik mugatzen.

Hezkuntzari dagokionez, informazioaren gizarteak eta gaur egungo teknologia berriek pisu handia hartu dute. Hau dela eta, hezkuntzaren helburuetako bat teknologia berriei dagokienez izaki jakintsu edo aditua sortzea izan beharko luke.

Amaitzeko eta nire aburuz aipatu nahi dut, honek herrialdeen arteko ezberdintasunak areagotuko dituela. Herri pobreak pobre jarraituko dute, hauek ez baitute aukerarik TIC-ak ezagutzeko. Beraz munduak eskaintzen dituen aukerei dagokienez, aukera txikiagoak izango dute askotarako, adibidez lana bilatzeko. Herrialde aberatsak, aldiz, aberasten jarraituko dute.

Esan daiteke, teknologia berriak oso garrantzitsuak direla, baina honen integrazioa hezkuntzan egokia ez bada( modu antolatuan, guztion esku,…), arazo handiak ekarriko ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario