viernes, 30 de octubre de 2009

INFORMAZIOAREN GIZARTEA



Informazioaren Gizarteari buruz hitz egiten hasi aurretik, bere definizioa eta historia ezagutzea ezinbestekoa ikusten dut, batez ere hurrengo lerroetan aipatuko dudana ulertu ahal izateko.

Termino hau 1970.urtean sortu zen, gizartearen funtzionamendua aldatu zenean. Hau da, garrantzia handia hartu zuenean informazioa sortzea, gordetzea eta baita manipulatzea ere. Honen adibidetariko bat internet dugu, izan ere, honen bidez edozein informazio edo datu elkartrukatu dezakegu. Hala ere, informazioaren gizartea ez da honetara soilik mugatzen.

Hezkuntzari dagokionez, informazioaren gizarteak eta gaur egungo teknologia berriek pisu handia hartu dute. Hau dela eta, hezkuntzaren helburuetako bat teknologia berriei dagokienez izaki jakintsu edo aditua sortzea izan beharko luke.

Amaitzeko eta nire aburuz aipatu nahi dut, honek herrialdeen arteko ezberdintasunak areagotuko dituela. Herri pobreak pobre jarraituko dute, hauek ez baitute aukerarik TIC-ak ezagutzeko. Beraz munduak eskaintzen dituen aukerei dagokienez, aukera txikiagoak izango dute askotarako, adibidez lana bilatzeko. Herrialde aberatsak, aldiz, aberasten jarraituko dute.

Esan daiteke, teknologia berriak oso garrantzitsuak direla, baina honen integrazioa hezkuntzan egokia ez bada( modu antolatuan, guztion esku,…), arazo handiak ekarriko ditu.

miércoles, 28 de octubre de 2009

jueves, 22 de octubre de 2009

TIM O’REILLY

Tim O’Reilly, 1954.urtean jaio zen Cork-en, Irlandan. O’Reilly Media argitaletxearen sortzaile eta presidentea da. “Software libre”-ren bultzatzaile sutsua da eta web 2.0-ren kreatzailetariko bat. Hardvard unibertsitatean graduatu zen eta laster informatika eta informatika liburuetan interesatzen hasi zen.
Hainbat liburuen egilea da, bere argitaletxean argitaratuak izan direnak.


BIOGRAFIA

1992. urtean The Whole Internet User’s Guide & Catalog argitaratu zuen, gai nagusia internet zela. 1993.ean interneteko lehenengo orria eratu zuen: Global Network Navigator, geroago AOL-en bilakatuko zena. 2004.urtean web 2.0 azaltzen zeneko hitzaldian parte hartu zuen.

miércoles, 21 de octubre de 2009

jueves, 15 de octubre de 2009

WEB 2.0 IRUZKINA

web 2.0. IRUZKINA


Bideo honetan gizarteak izan dituen aurrerapausuak ikus ditzakegu, hain zuzen ere, web 1.0 etik web 2.0ra igarotzearen aurrerapausua.

Gizarteak aurrera egin ahala, hainbat eremutan aurrera egin du. Teknologia berriek testu digitalak idazteko aukera ematen digute, malgutasuna handituz. Modu honetan edozer gauza idatzi dezakegu, kopiatu, mugitu...idazteko askatasuna handitzen delarik.

Teknologia berriek informaizoa bilatzeko eta trukatzeko aukera ematen digute, komunikatzeko, argazkiak igotzeko eta erosketak egiteko beste hainbat gauzen artean. Egia da, honek bizitza errazten digula eta era erraz batean informazioa lortzeko aukera ematen digula. Baina kontuan hartu behar dugu, askotan interneten irakurritako informazioa ez dela egia, eta egitzat hartzen dugula. Honez gain, interesgarria iruditzen zait aipatzea, kontu handiz ibili behar garela igotzen edo konpartitzen dugun informazio edo argazkiekin, izan ere internet mundu zabala da, edonoren eskuetan dagoena.

Abantail izugarriak eskaini harren bere desabantailak eta arriskuak ere baditu, beraz teknologia berriak erabili baina beti muga batzuen barruan!

lunes, 5 de octubre de 2009

Kaixoooooo!!!!!!!!!!!

Saray Villanueva naiz, haur hezkuntzako ikaslea. Gaur bloga eratzen dudan lehenengo eguna da, teknologia berrietan ez naiz oso trebea, baina nire bloga dut!!!jeje... Super pozik nago!