jueves, 10 de diciembre de 2009
ALFABETIZAZIO DIGITALA
ALFABETIZAZIO DIGITALA
Iruzkin hau irakurri aurretik komenigarria da, alfabetizazio digitalari buruz diharduten bi bideo hauek ikustea. gaia berdina izan arren oso ezberdinak dira azaltzen diren ideiak.
- Lehenengo bideoa.
- Bigarren bideoa.
Bi bideo hauetan hezkuntzak TTBB- etan izan duen aurrerapena ikusten da, gainera esan beharra dago bilakaera hori jarraituko dela. Hau horrela izanda, internet modu kritiko batean erabiltzen ikasi behar dugu, hau da, ondo aukeratu behar dugu zein informazioa den erabilgarri eta zein ez, zer irakurri eta zer ez,…Askotan sarean aditutzat idazten duen jendea aurki dezakegu, hau dela eta, garrantzitsua da informazioa kritikoki aukeratzea, zentzuz. Aipatu behar da, sareak edozein motatako informazioa aurkitzeko aukera ematen duela, beraz, iragazketa prozesu egokia eginez gero oso erabilgarria eta praktiko izan daiteke.
Gainera, lortu dugun informazioarekin lan berria sor dezakegu, eta hau interesgarria eta txukuna baldin bada beste hartzaileen eskuetan jartzeko aukera ematen digu sareak. Modu honetan, guztion iruzkinak, ideiak, proiektuak, metodologiak, etab. irakurri ahal izango ditugu, gure adimena aberastuko dutelarik. Guk pentsatzen duguna, ez da hoberena, beraz beste pertsonek idazten duten gauzetatik ere asko ikas dezakegu, haiek ere guk eskegitakotik ikas dezaketeen moduan.
Amaitzeko aipatu nahi dut, hezkuntzari dagokionez hezitzaileok ere gure betebeharra dugula. Informazioaren gizartean bizi garela ukaezina da, beraz haurrak ondo hezi behar ditugu, haiek ere sarea modu kritikoan erabil dezaten.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)